Ingelesaren irakaskuntza arbel elektronikoarekin hobetu
Nafarroako unibertsitatean ingelesaren eta arbel elektronikoen arteko lan interesgarri bat aurkitu dut. Dokumentu honetan, arber digital baten erabilpenarekin ingelesa nola hobetu adierazten da. Dokumentuan bertan, ingeleses, saio bakoitzean egin beharrekoak agertzen dira oso ondo azaldurik orduekin eta guzti.
Informazioaren eta Komunikazioaren Teknologiak (IKT) eguneroko bizitzan eragin handia izaten ari dira. IKTen erabilera hainbeste hedatu denez, eskola, gizartea bezalaxe, aldaketetan murgilduta dago. Lan honetan IKTen eta lehen hezkuntzako graduko lau urte hauetan ikasitakoa harremanetan jartzen da. IKTen eta arbel digital interaktiboaren nazioarte mailako egoera aztertzen dira baita Nafarroako eskolak ere. Aldi berean, onurak eta eragozpenak azalduko dira.
Hemen esleitutako dokumentuak ingelesa arbel digital betekin baliatuz nola hobetu agertzen da, saio bakoitzeko zer egin eta nola egin ikusi daiteke. Jarraian agertzen den testua, Nafarroako unibertsitateak ondorio gisa ateratako haurnarketa txiki bat da.
ONDORIOAK

Lan honen bidez, ingelesa irakasteko orduan ADIren erabilgarritasuna erakutsi
nahi izan da. Horretarako, ez gara teoria soilean bakarrik oinarritu. ADIren egoera
mundu zabaletik hasi eta Nafarroa mailaraino aztertu dugu. Autore eta agentzia
publiko batzuek aipatzen dituzten onurak eta desabantailak ere begiratu ditugu, eta
bukatzeko, sekuentzia didaktiko bat osatu dugu. Sekuentzia didaktiko hori ez zegoen
ADI erabiltzeko bereziki prestatua. Ariketa bat besterik ez zen agertzen hura
baliatzeko: gurutzegrama. Hori dela eta, aldaketa batzuk egin dizkiot eta osatuagoa
geratu dela esan dezaket. Hala ere, irakaslearentzako zama astuna izan daiteke ADIren
erabilera. Hori irakasleen prestakuntza ezagatik, materialen egokitasun faltagatik,
ikasleen motibazio ezagatik gerta daiteke besteak beste. Alde horretatik, sekuentzia
didaktiko hau baliabide egokia iruditzen zait, ADIren erabilera ez den arren ale
didaktiko honen berezko funtsa. Oro har, ADIren erabilerak ikasleak motibatzen dituela
esaten da, kolore biziek eta mugimenduek atentzioa erakartzen baitute, eta batez ere,
ikasleen eta ADIren arteko interakzioa bultzatzen delako. Tresna horrek ikasleen
sormen eta autonomia gaitasunak hobetzea areagotzen du, baina batzuetan,
hizkuntzaren aldetik lortu beharreko helburuak bigarren mailan uztea ekar dezake.
Beraz, ikasleen atentzioa bereganatzeko balio badu ere, esan daiteke batzuetan ez dela
oso eraginkorra. Gainera, ikasle bat ADIn ariketa bat egiten ari den bitartean,
irakasleak ezin du esan beste ikasleak klasean egindakoa jarraitzen ari direnik. Ez gara
ezkortasunean erori behar. Baliabide guztiak modu eraginkorrean eta momentu
zehatzetan erabiliz gero, ez da inongo eragozpenik edo arazorik egongo. Ohiko
errutinetan ADI ere erabil daiteke, kontua da oraingoz Nafarroan 3. zikloko ikasleak
bakarrik balia daitezkeela tresna horretaz eta zaila dela gainerako kurtsoetako
klaseetako ikasleengana iristea.
Comentarios
Publicar un comentario